Posted on

COVID19ak sortutako egoearen aurrean

Totem Logo

COVID19k sortutako egoeraren aurrean, Totem MT-k zera adierazu nahi du:

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiogu eskalatzaile komunidadeari denbora guzti honetan eskainitako babesagatik. Jakin, gogor lan egiten jarraitzen dugula ezarritako helburuak lortzeko.

Bestalde, mahai gainean jarri nahi dugu Totem MT osatzen duten pertsona guztien (langileak, bezeroak, hornitzaileak eta, jakina, komunitate eskalatzailea) osasunarekin eta osotasun fisikoarekin dugun konpromisoa.

Funtsezkoak ez diren ekoizpen-jarduera guztiak bertan behera uztea agintzen duen Gobernuaren iragarkiaren ondoren, gure bezeroei jakinarazi nahi diegu bidalketak aldi baterako gelditzen direla, online eskarietako bidalketak kenduta. Online eskariak astearte zein ostiraletan bidaliko dira.

Era batera edo bestera gurekin harremanak dituzten pertsonei ere lasaitasun-mezua helarazi nahi diegu. Gure produkzio-jarduera eta bidalketak aldi baterako gelditu diren arren, zuen eskaerak jasotzen jarraitzeko mekanismoak martxan daude, bai web bidez bai posta elektronikoz.

Amaitzeko, arduraz joka dezazuen eskatzen dizuegu zuei, komunitate eskalatzaileari. Friendak alde batera utzi eta geure burua zaintzeko garaia da.

Mila esker zuen konpromiso eta laguntzagatik. Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan info@totemcams.com helbidean.

Agur bat.

Totem MT-ko taldea

Totem MT